![IMG-20150911-WA0004](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/09/IMG-20150911-WA0004-300x180.jpg)
Jai giroan murgildu da arratsaldean Beasaingo Igartza auzoa. Buruhandiak, txistulariak eta haurrentzako jolasak dira gaurko proposamenak, baita ardo dastaketa ere, 19:30ean hasita. Gero, igandera arte, ekintzaz beteriko bi egun dituzte auzoan, tartean, Igartzako dantzarien festa.
Bihar egingo dute Igartzako dantzariek ezpata dantza saioa. Lehen aldiz,
gauez egingo dute, eta iaz hil zen Joseba Juarez dantzaria gogoan izango dute. Eibar, Elgoibar, Andoain eta Donostialdeko ezpata dantzariak ere biharko ekitaldian izango dira, Juarez oroitzeko. Guztira
200 dantzari inguru bilduko dira. 19:30ean bilduko dira plazan, eta 21:00etan udaletxeko bandera jasoko dute. Segizioa egingo dute gero Igartzaraino, eta 21:30 aldera egingo dute ezpata dantza saioa. 00:30ean Erromeria izango da Aiko taldearekin.
Egitaraua
Bihar
11:00. Haur jolasak: altxorraren bila.
16:00. XXV. Mus txapelketa.
16:45. Patata tortilla lehiaketa.
18:00. Zezentxoak eta poniak.
21:30. Igartzako dantzariak.
21:30. Herri afaria mozorroak jantzita.
22:30. Dantzaldia.
Etz
11:00. Puzgarriak.
12:30. Laguntasuna errondailaren irteera
14:15. Paella erraldoia eta herri bazkaria
17:00. Bakarrizketak Kike Bigurirekin eta Alex Rabanalekin
17:45. Buruhandiak
19:00. Trikipoteoa
20:30. Festen amaiera.