Oianguko pilotariek asteburuan ekingo diote denboraldiari
Oiangu Pilota Elkarteak asteburu honetan estreinatuko du denboraldia, eta aurreneko erronka, Gipuzkoako Txapelketa izango da. Eguberrietara bitartean, paleta larruz, pala motzez eta pala luzez jokatuko dituzte lehiaketa honetako partidak.
Euskal Jaiak direla eta, aurreneko jardunaldia, Olaberriko pilotalekuan izango dute. Hirupartida jokatuko dituzte bihar, 11:00etan hasita. Aurten 5 bikotek eman dute paleta larruz aritzeko izena. Horien artean badira berrikuntzak ere; Goren Oiarbidek aurreneko txapelketa ofiziala izango du hau. Gorka Berasategi berriz, zazpi urteren ondoren itzuliko da kantxetara.
Lehen mailan, Aitor Luzuriaga eta Azeari Andonegi, Andoaingo Gazteleku taldekoen kontra ariko dira. Hirugarren. mailan, Goren Oiarbidek eta Gorka Berasategik jokatuko dute, Hendaiarrak taldearen aurka. Eta azkenik, bigarren mailako partidan, Oiangu taldeko bi bikote ariko dira aurrez aurre: Xabier Ibarguren eta Imanol Olaran batetik, eta Beñat Ibarguren eta Zuhaitz Letamendia bestetik.