Abisu horia ezarri dute eguerditik aurrera haizeagatik
Euskalmet meteorogia agentziak iragarri duenez, haize boladek 100-120 kilometro orduko abiadurara iritsi daitezke, batez ere mendi inguruetan. Haize boladak areagotu egingo dira 18:00etatik aurrea haizeguneak ez diren tokietan, eta kasu horietan haize-boladak 80 kilometro ordukoak izatera iritsi daitezke.
Biharko ere abisu horia dago ezarrita arratsaldeko seiak arte. Gaur bezala, bihar ere haize-boladak 100-120 kilometro ordukoak izan daitezkeela iragarri dute. Abisu horia tarteko, arretaz ibiltzeko deia egin dute, batez ere haizeguneetan.
Tenperaturek gora
Haize ufadek eraginda, tenperaturek gora egingo dute gaur eguerditik aurrera, eta zerua estalita egongo bada ere eta tarteka euria egingo badu ere, tenperatura 25 gradura iritsi daiteke. Bihar ostarte gehiago irekiko dira, eta ostegunean behera egingo dute tenperaturek.