Suhiltzaileek lanean dihardute Egutera kalean, gaztetxearen eta San Jose egoitzaren parean

Zuhaitz bat erori da propano gas-depositu baten gainera Ordiziako Egutera kaleko 7. zenbakiaren parean arratsaldeko 19:00ak aldera. Deposituaren giltza apurtu egin da, eta gas-ihesa eragin du horrek. Udaltzainak, ertzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta kalea itxi egin dute. Kalean aparkatatuta dauden kotxeak hartzea ere galerazi egin dute, motorra pizterakoan gasak sua har dezakeelako. Bertan dira lanean oraindik larrialdi zerbitzuak, eta Hernanitik etorri behar duten teknikarien zain daude, gas-ihesa kontrolatzeko. Dirudienez, haizeak bota du zuhaitza gaztetxearen eta San Jose egoitzaren inguruan. Gertaera honek ikusmin handia eragin du, eta jende ugari inguratu da Egutera kalera.