Idiazabalgo Xapobixi aisialdi elkartean izena emateko epea irekita dago
Internetez eman daiteke ikasturte honetarako izena, edo, bestela, aurrez aurre, horretarako zehaztutako egunetan.
Irailaren 25era bitartean, irekita egongo da Idiazabalgo Xapobixi Aisialdi Elkartean izena emateko epea. Internet bidez egin daiteke izen ematea. Horretarako, izaldarrok.eus atarian edota Xapobixiren Facebook kontuan topa daitekeen linkean sartu eta datuak betetzea nahikoa da.
Bestalde, izen ematea aurrez aurre egin nahi izanez gero, bi egun jarri dituzte: irailaren 17a eta 24a, udaletxe zaharrean, 17:00etatik 18:00etara. Ordainketa zerbitzuak martxan jartzen direnean egin beharko da.
Adinaren arabera, lau talde osatuko dira aurtengo ikasturtean:
- 4-6 urte (Xapotxiki). Astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 18:30era. Urteko kuota: 67 euro.
- 7-9 urte (Xapotxiki). Astelehen eta ostegunetan, 17:00etatik 18:30era. Urteko kuota: 67 euro.
- 10-11 urte (Xapoero). Ostiraletan, 17:30etik 19:00etara. Urteko kuota: 45 euro.
- 12-16 urte (Gaztelekua). Larunbatetan eta igandeetan, 17:00etatik 20:00etara.













