Etzi bilera egingo dute elkartean, aurtengo denboraldiaren inguruan.

Gaur, bihar eta etzi, 19:00etatik 20:00etara, oilagor txartelak eska daitezke Segurako Txoritegi elkartean, bai partzonerikoak, bai federaziokoak. Txoritegik jakinarazi duenez, egun horietatik kanpo ez dute eskaerarik jasoko.
Bestalde, etzi, osteguna, bilera informatiboa egingo dute Txoritegin, 19:00etan. Aurtengo denboraldiari begira egindako aldaketen berri emango dute, eta argibideak eskaini. Herriko ehiztari guztiak gonbidatuta daude bilerara.