Urkiko jaietako saskiaren zozketan atera da irabazlea
Astelehen iluntzean bukatu zituzten Itsasondoko Urkia auzoan Gurutze Deunaren festak, irailekoak. Ohitura duten bezala, festetan sortzen diren gastuei aurre egiten laguntzeko, errifak saldu dituzte aurten ere. Jakiz eta edariz betetako otar bat zotz egin dute. Zenbaki saritua atera, eta baita bertan sariduna ere: Miguel Gorostizu da zorteduna, hark eraman du saskia.