Altzagako urteroko sagardo lehiaketan Zelai aukeratu dute
ALTZAGA // Artea elkarteak igandean egin zuen urteroko sagardo txapelketa, 21. ekitaldia aurten. Hamabi sagardotegitako edariak dastatu zituzten. Jose Mari Aranburuk aurkeztutako Zelai sagardoa izendatu zuten onentzat. Bazkaria ere izan zen.













