Ataunikerrek bi hitzaldi eta irteera antolatu ditu, irail bukaerarako
Ataungo Atauniker kultur elkarteak gai sozialak, ingurumenekoak eta jasangarritasunari lotutakoak landuko ditu, hurrengo bi asteetarako prestatu duen ekitaldi zerrendan. Bi hitzaldi eta txango gidatu bat egingo dituzte.
Lehenengo saioa bihar da, hitzaldi batekin. Banku etikoak, onura soziala helburu gaia emanda, Joxe Ramon Apalategi eta Miguel Calvillo ariko dira hizlari. Udaletxeko ganbaran da solasaldia, 19:00etan hasita.
Diruzaletasunetik aparte, behar sozialei erantzuten dien banku sistema aurkeztuko dute. Fiare banku etikoaren adibidea xehetuko dute, tartean.
Larunbatean domora
Zikloko bigarren ekitaldia Ataungo Domora ibilaldi gidatua da. Larunbatean 08:30ean San Martingo plazatik autobusez Urkillagaraino igoko dira. Handik, oinez, Iguñeta, Aizkerri, Leizarripe, Baratzazar eta Muñoaundi edo Agautz igaroko dituzte. Lau ordu eta erdikoa da.
Euskadiko interes geologikoko gune izendatua dago Domoa. Txangoan hiru geologo eta botaniko bat izango dira gidari: Arantza Aranburu, Arantza Bodego, Miren Mendia eta Iñaki Aizpuru.
Azkeneko hitzaldia irailaren 24an egingo du Ataunikerrek, udaletxean, 19:00etan. Aitor Amilibia Herriak jasangarritasun bidean gaiaz ariko da, sozioekonomia eta ekologia landuz.