Beasaingo lagun arteko futbol txapelketan izena eman daiteke
Irailaren 25ean bukatuko da epea. Finala maiatzaren 9an jokatuko da.
- Taldeak: Gehienez, 12 laguneko taldeak izango dira.
- 18 urtez beherako jokalariek gurasoen baimena beharko dute.
- Ordainketa: Talde bakoitzak 300 ordaindu behar ditu txapelketan parte hartu ahal izateko.
- Partidak: Asteburuetan jokatuko dira partidak; zubietan izan ezik.
- Finala: 2016ko maiatzaren 9an, 11:00etan.