Giro herrikoieko ekitaldiak izango dituzte, ostiraletik igandera bitartean. Larunbata izango dute egun nagusia, gastronomia lehiaketa, danborrada eta kontzertuekin

Ostiralean hasi eta igandera arte, Eskarabilla auzoko festak ospatuko dituzte Ordizian. Azken urteetako jai herrikoien bidetik jarraituko dute, eta besteak beste, patata tortilla lehiaketa, danborrada eta kontzertuak izango dituzte asteburuan.
Jaiak hasteko, Mus Txapelketa egingo dute ostiralean. Itsaropena elkartean bilduko dira, 22:30ean. Egun nagusia, ordea, larunbatekoa izango da. Eguerdian botako dute txupinazoa eta segidan izango da patata tortilla lehiaketa. 16:30etik aurrera skate txapelketa eta txokolatada izango dituzte. Iluntze parteko giroa Burrunbazale txarangak alaituko du, eta 20:30ean, urteroko danborrada egingo dute. Eguna bukatzeko berriz, kontzertuak izango dira, 23:00etatik aurrera. Atila y los Unos, Botaik, Zesura Euskal Rap eta Koplaka taldeak ariko dira oholtza gainean. Festak goizaldera arte jarraituko du, Olarius&Brothers rock DJekin.
Kantuak eta bazkaria
Igande eguerdian, Mertxe Aizpuruak umeentzako ipuinak kontatuko ditu. 13:00etan, Antton Imaz eta Jose Inazio Iturriozek betik kantak abestuko dituzte. Segidan bazkaria izango da auzotar guztientzat. Eguna eta festak agurtzeko, bazkalondoan dantzaldia izango dute, Iñigo Etxenikerekin.
EGITARAUA:
Ostirala, hilak 18
- 22:30. Mus Txapelketa Itsaropenan.
Larunbara, hilak 19
- 12:00. Txupinazoa.
- 13:00. Patata tortilla lehiaketa.
- 16:30. Skate txapelketa. Ondoren txokolatada.
- 19:00. Burrunbazale txaranga.
- 20:30. Danborrada.
- 23:00. Kontzertuak: Atila y los Unos, Botaik, Zesura Euskal Rap, Koplaka eta Olarius&Brothers DJak.
Igandea, hilak 20
- Goiz eresia txistulariekin.
- 12:00. Ipuin kontaketa Mertxe Aizpuruarekin.
- 13:00. Musika, Antton Imaz eta Jose Inazio Iturriotzekin.
- 14:30. Herri bazkaria.
- Ondoren, erromeria Iñigo Etxenikerekin.