Irailaren 24an grabatuko dute bigarren zatia, pilotalekuan. Urriaren 4an emango dute telebistan.
Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Seguran/ETB
ETB telebista kateko lan taldea Seguran izan da aste honetan,
Herri txiki, infernu handi programarako atal bat grabatzen.
Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztutako programa da, Euskal Herriko herri txikietara bitxikerien eta jende xelebrearen bila joaten dena.
Astelehenean programaren lehenengo zatia grabatu zuten, herritarrekin. Bigarren zatia, Gurrutxagaren eta Pagadiren bakarrizketak biltzen dituena,
irailaren 24an grabatuko dute, Segurako pilotalekuan. Edozein herritar joan daiteke bertara, publiko modura. Telebistan, bestalde,
urriaren 4an emitituko dute programa.
Iazko ikasturtean hasi zen
Herri txiki, infernu handi programa. Ataunen ere grabatu zuten atal bat.