Legazpiko bertso eskola, ikasturtea hasteko prest
Legazpiko Bertso-olariak bertso eskolak hilaren 25ean ekingo dio ikasturteari. Egun horretan, 18:00etan, taldeak antolatzeko bilera egingo dute Itxaropen auzoan duten lokalean. Ikasturte honetan LH5etik gorako gaztetxoei eta helduei eskainiko dizkiete eskolak. Astero ordu betez elkartuko dira, garai bateko eta egungo bertsoak ikasteko eta bertsoak egiten ikasteko. Gainera, herrian ekitaldiak antolatzen dituzte. Bertso eskolako kide izan nahi dutenek, hilaren 25eko bilerara azaltzea besterik ez dute. Matrikula doan da.