Legazpiko La Salle taldeak Eskubaloi Eguna antolatu du larunbaterako
11:00etan partidak egongo dira pilotalekuan. Iruñako Txantrea taldea gonbidatu dute. 14:30ean herri bazkaria egingo dute. Nahi duten guztiek parte har dezakete. Bazkarirako txartelak Karibe Berria, Karibe Zaharra, Katilu, Haizea eta Laubide tabernetan daude salgai. Bazkaria San Inazioko kuadrillak prestatuko du. Bost euroren truke, paella eta gazta zati bat jateko aukera egongo da. Euro bat sahararrei laguntzeko izango da. Edaria etxetik eraman behar da.
Bazkalostean, La Sallek bere taldeak aurkeztuko ditu. Ondoren, La Toga taldeak kontzertua emango du. Kontzertu honetan La Salleren ereserkia aurkeztuko dute. Bestalde, egun osoan zehar txosna bat egongo da.