Sagarrekin egindako errezeten lehiaketa antolatu du Igartubeiti baserri museoak
Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museoak Sagardo Astea antolatuko du urriaren 7tik 16ra. Horren harira, eta aurreko urteetako esperientziari jarraituz, sagarrekin edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa jarri dute martxan. Urriaren 18ra bitartean bidal daitezke errezetak igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera.
Errezetaz gain, parte hartzailearen datuak adierazi behar dira mezuan. Errezetan sagarrak edo sagardoa erabiltzea da baldintza bakarra. Errezetarik originalena sarituko dute eta bi lagunentzako afaria edo bazkaria izango da saria. Urtero antolatzen du Igartubeiti baserri museoak sagarrekin zerikusia duten errezeten lehiaketa; aurten seigarrena da.