San Andres jaietan egiten da XIX. Mendeko Eleganteen Bilkura Ormaiztegin. Iazko argazkiak eta jantziak ikus daitezke Zumalakarregi museoan, irailaren 27ra arte.
Zumalakarregi museoan ikusgai jarri dituzte iazko argazkiak, arropak eta osagarriak. / Zumalakarregi
Azaroko San Andres jaietan XIX. Mendeko Eleganteen Bilkura antolatu du
Zumalakarregi museoak azken bi urteetan. Garaiko jantziekin eta osagarriekin ateratzen dira ormaiztegiarrak kalera. Bada, orain, iazko Eleganteen Bilkurako argazkien, jantzien eta osagarrien erakusketa jarri dute Zumalakarregi museoan.
Irailaren 27ra bitartean irekita izango da erakusketa. “Aurtengo bilkurarako jantziak prestatzeko asmotan dabiltzanek aukera ezinhobea dute eredua ikusi eta gustukoena aukeratzeko”, adierazi dute museotik. “Era berean,
jantziak egiteko erraztasunen berri ere emango diogu hala nahi duenari”.
Erakusketako
argazkiak ikusgai daude Zumalakarregiko flckr kontuan.