Zuhaitzaren Soinua taldeko txalapartariek Malagan joko dute
Zuhaitzaren Soinua txalaparta taldeko Jesus Mari Dominguez ‘Bulli’ eta Mikel Elgarresta Malagara joango dira hilaren 24an. Lau egun emango dituzte bertan. Malagakoek Unescok Antequerako trikuharriak Munduko Ondare izendatzea nahi dute
Zuhaitzaren Soinua txalaparta taldeko Jesus Mari Dominguez ‘Bulli’ eta Mikel Elgarresta Malagara joango dira hilaren 24an. Lau egun emango dituzte bertan. Malagakoek Unescok Antequerako trikuharriak Munduko Ondare izendatzea nahi dute eta hautagaitza bultzatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Tartean, Zuhaitzaren Soinua taldearen emanaldia.
Malagarrak txalaparta talde baten bila zebiltzan eta Jon Plazaola aktore urretxuarrarekin harremanetan jarri ziren. Honek Zuhaitzaren Soinuakoei deitzeko esan zien, noski. Dominguezek eta Elgarrestak txalaparta mota ezberdinekin joko dute eta baita Jorge Pardo musikari ezagunarekin ere.