Aramako Udalak ere aldeko epaia jaso du aktak euskaraz bidaltzeagatik jarri zioten auzian
Espainiako Gobernu Ordezkaritzak aktak euskara hutsean bidaltzeagatik hainbat udali zabaldutako auzibideen harira, beste hiru epai heldu zaizkie gaur abokatuei. Tartean da Aramako Udalari arrazoi ematen dion sententzia, Bergarako eta Elgetako udalekin batera. Aste honetan Gaintzako Udalak ere aldeko epaia jaso du. Espainiko ordezkaritzari bidali bihar izaten dizkien udalbatzarren aktak euskara hutsean bidaltzea legezkotzat jo du Donostiako Auzitegiak. Sententziaren testua, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema) argitu duenez, aurrean Gaintzako eta Amezketako udalek jaso zutenaren berdina da, hitzez hitz. Gainera, Espainiako Gobernu Ordezkaritza zigortzen du abokatu eta prokuradoreen ordain-sarien kostak ordaintzera, kasu honetan ere.