CAFek egindako tren berria Saudi Arabiara iritsi da
Riyadheko tren geltoki berrira eta modernora probako lehen bidaia egin du.
CAFetik jakinarazi dutenez, “Saudi Arabiak azpiegituren arloan abian jarritako inbertsio garrantzitsuenetako bat izan da eta helburua linea horrek zeharkatzen dituen hirien arteko merkataritza eta hirigintza arloko mugimendua areagotzea eta, aldi berean, zonaldera inbertsio industrial gehiago erakartzen laguntzea da”.
Tren berriak 280 metroko luzera eta 444 bidaiari eramateko edukiera du. Bidaiarien garraio arloko teknika aurreratuenak eta modernoenak biltzen ditu punta-puntako materialetan, diseinuetan eta ekipamenduetan. 400 milioi euroko kontratua du sinatuta CAFek Arabia Saudirekin.