'El caserío' zarzuela taularatuko du Urmaiz abesbatzak bihar Ormaiztegin
Abesbatzaren 10. urteurrena eta herriaren 400. urteurrena ospatzeko egingo dute ikuskizuna. Taula gainean 60 abeslari, musikariak eta dantzariak izango dira.
Kantu poteoa eguerdian. Bihar eguerdian, Urmaiz abesbatzako kideak baserritar jantziarekin aterako dira eguerdiko poteora, eta abestuz joango dira tabernaz taberna, girotzeko.Jende andana igoko da bihar taula gainera: 60 abeslari, zazpi bakarlari, musikariak, dantzariak, txistulariak… «Ikurriña dantza egiteko herriko neska talde bat prestatu da». Urmaiz abesbatzako kideez gain, Olaberriko Sabe abesbatzako eta Donostiako Goratzar abesbatzako kideek parte hartuko dute ikuskizunean. Zuzendaria, berriz, Alberto Saez Puente izango da. El caserío zarzuela euskal tradizioan oinarrituta dago. Sasibil baserriko familiaren istorioa kontatzen du. Santik, Sasibil baserriko jabeak, aukera bakarra ikusten du baserriak familiaren eskuetan jarraitzeko: bere bi ilobak, anai arrebak, elkarrekin ezkontzea. Eta horren bueltan hainbat pasadizo kontatzen dira, amodioarekin eta beste hainbat gairekin zerikusia dutenak. Narratzaile batek istorioaren haria eramango du. Pertsonaiek, ordea, ez dute hitz egingo, abestu baino ez. Garaiko arropekin jantzita aterako dira taula gainera, eta, besteak beste, orduko prozesioak nolakoak izaten ziren ikusteko aukera izango da.