Hasi dira Santa Anastasia jaiak
Lurra dantza taldeak irakurri du pregoia, aurten 50 urte bete baititu taldeak. Dantzariek aurreskua dantzatu dute lehenik udaletxearen parean, eta jarraian balkoira igo dira denak. Taldea urtetan aurrera ateratzeko lan
Lurra dantza taldeak irakurri du pregoia, aurten 50 urte bete baititu taldeak. Dantzariek aurreskua dantzatu dute lehenik udaletxearen parean, eta jarraian balkoira igo dira denak. Taldea urtetan aurrera ateratzeko lan egin dutenak izan dituzte gogoan: “Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak”. Era berean, eskerrak eman dizkiete herritarrei ere jasotako babesagatik.
Pregoia irakurrita, txupinazoa bota dute eta jai giroak hartu ditu Urretxuko kaleak, dultzaineroen eta Urolatarrak txarangaren doinuekin. Astelehenean amaituko dira jaiak.
Egitaru osoa:
![Lurra dantza taldea balkoian](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/09/78049823ca8057fa53d259e37a334e05.jpg)
![Dultzaineroak](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/09/6f5d967d023b200481a9862eb05e0003.jpg)
![Aurreskua dantzatzen](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/09/d028d481ffab61fe5a35bee8405b3b23.jpg)
![Aurreskua dantzatzen](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/09/fcb960ba88cbd9ff74f62821a620c0c6.jpg)
![Aurreskua dantzatzen](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/09/5ea8bd8eab5bda7a42674aa59dee1ed3.jpg)
![Pregoia irakurtzen](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/09/252cc5a9d16ccb151fc080bf15492320.jpg)
![Txupinazoa](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/09/8c8659edd2c5fb3089facf1f69792af9.jpg)