Legazpiko zepadiei buruzko liburua aurkeztuko dute gaur
Mertxe Urteaga eta Jose Luis Ugarte legazpiarrek Erdi Aroko burdin arkeologia. Legazpi (Gipuzkoa) barrutiko zepadiak liburua aurkeztuko dute gaur, 19:00etan, Legazpiko kultur etxeko areto nagusian. Liburu hau Arkeolan fundazioaren eta Burdinola elkartearen arteko elkarlanaren fruitua da. Arkeolan fundazioaren buletinaren barnean argitaratu dute. Hamalaugarren alea izango da.