Historiaurrera bidaia egin dute Zegaman
Paleolito garaiko bizimoduan murgiltzeko aukera izan zuten atzo Zegamako bizilagunek. Historiaurreko gizakien eguneroko hainbat jardun lehen pertsonan ezagutu zituzten gaztetxoenek, baita gerturatu ziren helduek ere. Ekainberriko arduradunen eskutik, sua egiteko teknikak nahiz Ekainen kontserbatu diren eta horren ezagun egin diren zaldien pinturen erreplikak ere egin zituzten.
![unnamed](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/09/unnamed.jpg)