Jon Maia bertsolariak lortu du puntu gehien Beasaingo saioan
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa arrakastatsu hasi da; sarrerarik gabe kanpoan gelditu da bertso zale asko eta asko.

Beasainen jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako lehenengo saioa. Argazkian, Beñat Iguaran agurra kantatzen.
- Jon Maia:456,5 puntu.
- Ane Labaka: 444 puntu.
- Eli Pagola: 420 puntu.
- Iñigo Manzisidor:427 puntu.
- Beñat Iguaran: 420 puntu.
- Haritz Mujika: 409 puntu.
Hurrengo asteburuan goierritarrak Bigarren saioa Azpeitin (Gipuzkoa) jokatuko da datorren larunbatean, hilak 26. Bi goierritarrek hartuko dute bertan parte: Amaia Iturriotzek eta Nerea Elustondok. Igandean, berriz, Lasarte-Oriako saioan, Aitor Irastortza eta Gorka Azkarate goierritarren txanda izango da.