110 lagunek hartu dute parte Ormaiztegiren 400. eta Urmaiz abesbatzaren 10. urteurrena ospatzeko ekitaldian.
Jesus Guridiren ‘Baserria’ zartzuela abestu eta antzeztu dute Ormaiztegin.
Larunbat gaua ikusgarria izan zen Ormaiztegin: Jesus Guridiren Baserria zartzuela, hiru agerraldiko komedia lirikoa abestu eta antzeztu zuten 110 lagunek.
Urmaiz abesbatzarekin batera, Olaberriko Zeba eta Donostiako Goratzar abesbatzetzatako kideek ere parte hartu zuten ikuskizunean. Donostiako Francisco Escudero Musika Eskola profesionaleko abeslariak eta txistulariak ere Ormaiztegiko oholtzan izan ziren; baita bakarlari profesionalak, herriko nesken dantza taldeko kideak eta hainbat ormaiztegiar figurante eta laguntzaileak ere.
Ormaiztegik hiribildu titulua erosi zueneko 400. urteurrena eta Urmaiz abesbatzaren 10.a gogoratu nahi izan zituzten zartzuelarekin.