Esteban Orozen margolana /Legazpiko Udala
Udalak eta Arkatza elkarteak antolatutako lehiaketako sari nagusia Esteban Oroz eibartarrak eskuratu du aurten, eta egindako lan guztien artean herritarren gustukoena Mendaroko Jaime Zamakolarena izan da. Berak jaso du herritarren saria. Legazpin zehar aire zabalean egin behar izan dituzte aurten ere margolanak artistek, teknika librean, baina denek gai bezala Legazpi hartuta.
Herriko txoko bana margotu dute irabazleek, erreka eta zubia Orozek eta azokako arkupeetan jarrita udaletxea margotu du Zamakolak. 500 euroko saria jaso du Orozek eta 200 eurokoa Zamakolak. Biek, gainera, herriko edozein komertziotan trukatu ahal izateko 150 euroko sari bana jaso dute.
Jaime Zamakolaren margolana/Legazpiko Udala