Jaietako ekitaldiak bertan behera gelditu dira, istripua dela eta
Urretxuko Udalak eta festetako ekintza ezberdinak antolatzen diztuzten taldeek, gaur arratsaldean barrakatan gertaturiko istripuaren aurrean, prentsa oharra bidali dute. Bertan, Naiaren senitartekoei gertutasuna azaldu diete eta lehenbaitlehen osa dadila opa diote.
Urretxuko Udalak eta festetako ekintza ezberdinak antolatzen diztuzten taldeek, gaur arratsaldean barrakatan gertaturiko istripuaren aurrean, prentsa oharra bidali dute. Bertan, Naiaren senitartekoei gertutasuna azaldu diete eta lehenbailehen osa dadila opa diote.
Bestalde, barrakan egindako lehen ikuskapenean, ez dela arazo teknikorik azaldu esan dute. Ikerketak bere bidea jarraitzen du.
Bukatzeko, jaiak bertan behera uztea erabaki dute. “Egoera honen aurrean eta ikusirik festarako animo gutxi dagoela, bertan behera geratzen dira gaur gauerako antolaturiko ekintzak”.