Zegamarraren paisajeak eta bodegoiak ikus daitezke Beasainen, irailaren 24ra arte.
Maria Jesus Gorrotxategi zegamar pintorearen lanak ikus daitezke Beasaingo Aterpe tabernan.
Maria Luisa Gorrotxategi zegamarrak 40 urte daramatza koadroak margotzen. Donostiako Miguel Angel Alvarez irakaslearen eskutik hasi zen.
Irailaren 24ra bitartean, Beasaingo Aterpe tabernan ikus daiteke zegamarraren ibilbidea, garai desberdinetako paisajeak eta bodegoiak jarri baititu erakusgai.
1978an lehenengo saria irabazi zuen Donostiako
Gipuzkoako pintoreak sarian.
Gipuzkoako hainbat herritan eta Gasteizen (Araba) erakusketak jarri izan ditu zegamarrak.