Autorik ezean, bizikleta bira egin dute Lazkaon
Autorik gabeko nazioarteko eguna izan zen, atzo. Lazkaon gogoratu zuten ekimena, beribilen ordez batere kutsatzen ez duten bizikletak erabil daitezkeela gogoraraziz. Herrigunean barrena bizikleta martxa egin zuten, arratsaldean —argazkian—....

Autorik gabeko nazioarteko eguna izan zen, atzo. Lazkaon gogoratu zuten ekimena, beribilen ordez batere kutsatzen ez duten bizikletak erabil daitezkeela gogoraraziz. Herrigunean barrena bizikleta martxa egin zuten, arratsaldean —argazkian—. Haurrak ziren gehientsuenak, guraso batzuek lagunduta. Aurretik, jolas kooperatiboak eta aurpegi margoketak egin zituzten plazan.