Berrogei ikasle txiletar etorri dira Goierri Eskolara
Txileko Gobernuak eta Goierri Eskolak sinatutako lankidetza hitzarmenaren baitan, herrialde hartako 40 ikasle etorri dira Goierrira, formakuntza teknikoa jasotzera. Hartu-eman honetatik sortu den 3. promozioa da, eta hemendik ekainera bitartean hartuko dituzte eskolak.
Gaur goizean iritsi dira ikasleak Euskal Herrira eta arratsaldean egin die harrera Iñaki Zabalo Goierri Eskolaren zuzendariak. Beasaingo eta Ordiziako 18 etxebizitzatan egongo dira, ikasturteak irauten duen bitartean. Batzuk apirilean bukatuko dute formakuntza, eta besteak ekainera arte egongo dira.
Lau ikasketa eremutan jardungo dute: automatizazio industrialean, diseinu eta fabrikazio mekanikoan, mecatronikan eta eraikuntza metalikoen eta ENDen arloan. Iñaki Zabalok azaldu duenez, datorren ikasturterako formazio programa berriak garatzeko asmoa dute.