Elkarretaratzeak egingo dituzte bihar eta etzi preso politikoen sakabanaketaren amaiera eskatzeko
Sortuk deituta, egingo dituzte, Goierrin bederatzi lekutan. Ordizian, Zaldibian, Lazkaon, Ataunen, Itsasondon, Urretxu-Zumarragan, eta Legazpin biharko deitu ditu bilkurak, eta Legorretan eta Idiazabalen etzirako. Espainiako Auzitegi Nazionalak bilkura egingo du etzi sakabanaketaren eskariari erantzuteko, eta horren harira egingo ditu Sortuk ere bilkurak.
Izan ere, Entzutegi Naziolanak erabaki beharko du eskaerari kasu egin edo ez, eta horren aurrean Sortuk beharrezkoa ikusten du “euskal preso politikoen eskubideen aldeko borroka indartzea”. Bide horretan “espetxe politika kriminalaren aurka” egiteko deia egin du, “konponbidearen alde jardutea delako eta presoak etxean behar ditugulako gatazka eta bere ondorioak behin betiko isteko”.
Helburu hori lortzeko “lehen urratsa” preso politikoen sakabanaketarekin amaitzea dela azpimarratu du Sortuk. Mobilizazio sozialak eta babes eta presio politiko eta instituzionala indartzea dira Sortuk hartzen dituen konpromisoak, eta herriz herri jorratuko du zeregin hori.
Goierrin egingo dituzten elkarretaratzeak:
- BIHAR, OSTEGUNA:
- Ordizia. 19:30, Plaza Nagusian
- Lazkao. 19:00, plazan
- Ataun. 20:00, San Martin plazan
- Itsasondo. 19:00, plazan
- Urretxu-Zumarraga. 19:00, Areizaga-Kalebarren plazan
- Legazpi. 19:30, udaletxe atzean
- ETZI, OSTIRALA:
- Legorreta. 20:00, plazan
- Idiazabal. 19:00, plazan