Ikastolen 2015-2016 ikasturtearen hasiera ekitaldian jasoko dute aitortza.
Beasaingo Andramendi Ikastolaren inaugurazioa.
Larunbatean, 11:00etan, Azpeitiko (Gipuzkoa) Soreasu antzokian, Ikastolen ikasturte hasiera ekitaldian, Beasaingo
Andramendi Ikastola omenduko dute.
Ikastola, euskal gizartearen zerbitzura izango da ekitaldiaren gaia.
Era horretan, Ikastola eredua azpimarratzearekin batera, “duela hogei urte, publifikazioaren eztabaidak eragindako zatiketa gordinari aurre egin eta euren proiektuak birsortu behar izan zituzten lau ikastolak omenduko ditugu”, diote antolatzaileek.
Duela 20 urte, publifikazio legearen ondoren lau ikastola berri ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: Beasaingo, Azpeitikoa, Elorriokoa eta Leioakoa.