Barrendain plazako biribilgunean landaketa sinbolikoa egingo dute.
Emakumeen Mundu Martxaren inguruko landaketa sinbolikoa egin zuten Ordizian.
Urriaren 2an Beasaina iritsiko den Emakumeen Mundu Martxaren aurkezpena egingo du Kontzientzia Moreak taldeak, bihar 19:00etan, Beasaingo Gernika pasealekuko pilotalekuan.
Ondoren, landaketa sinbolikoa egingo dute tren geltokiko biribilgunean, aurreko asteetan Ordizian eta Seguran egin duten bezala. Celosia Caracas lorea landatuko dute bertan. Mundu martxari atxikimendua adierazteko landaketa izango da.
Ordiziako eta Segurako landaketetako irudiekin eta biharko Beasaingoekin, Goierri mailako bideoa osatuko dute. Kontzientzia Moreak eta Asmubeko emakumeek bertan parte hartzeko deia egiten diete beasaindarrei.