Gaur grabatuko dute Seguran 'Herri txiki, infernu handi' programaren bigarren zatia
Pilotalekuan grabatuko dute, 20:00etan.
Aurreko astean Seguran izan zen ETBko lantaldea, Herri txiki, infernu handi saioa grabatzen. Gaur, aurreko astean grabatutakoa ikusteko aukera izango da Segurako pilotalekuan, 20:00etan. Bertan izango dira Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga, grabatutakoa komentatzen, umorez.
Urriaren 4an emitituko dute telebistan Seguran grabatutako saioa. Denboraldiko lehen atala izango da.