18:00etatik 01:00era egongo da zabalik Loinazko San Martin azpian.
Loinazko San Martin plazaren azpia garagardotegi erraldoi bihurtuko da beste behin ere. Gaurtik larunbatera bitartean, 18:00etatik 01:00era nahi adina garagardo edateko aukera izango da.
Pitxarragatik 2,5 euro ordaindu beharko da eta garagardo bakoitzeko 3,5 euro. Edana eta jana Antolatzaileek aurreratu dutenez, 30 garagardo mota dastatu ahal izango dira. Tartean daude Zerb, Boga, Akerbeltz eta Naparbier euskal garagardoak. Alkoholik gabekoa ere zerbitzatuko dute.
Edanaz gain, jatekoa ere prestatuko dute garagardo festan. Menua 26 euroan egongo da, bi lagunentzako egokia: ukondoa, bi saltxitxa, patata biziak, postrea eta bi garagardo.
Elkarretaratze mugikorra
Etxeratek hilabeteko azken ostiraletan egiten duten bezala, elkarretaratze mugikorra egingo dute bihar Beasainen, euskal presoen etxeratzea eskatzeko. 19:30ean hasita, Bideluze plazatik Zubimuzu arteko bidea egingo dute.