Aian izango da saioa igandean, 12:00etan, pilotalekuan. Hamabi aizkolari lehiatuko dira; sei txartel daude jokoan.
Iaz Beasainen jokatu zen Euskal Herriko aizkora finala ezin izan zuen irabazi arriarandarrak.
Azurmendirekin batera, beste 11 aizkolari ariko dira igandean lehian: Aitzol Atutxa, Ander Erasun, Jon Irazu, Mikel Larrañaga, Juan Jose Lopez, Ugaitz Mugertza, Floren Nazabal, Jose Mari Olasagasti, Joseba Otaegi, Unai Otaño eta Jon Rekondo.
Sei aizkolarik izango dute lekua urriaren 12an Basaurin (Bizkaia) jokatuko den finalean.
Aizkolariek 54 ontzako 2 enbor, 60 ontzako 2 enbor eta 72 ontzako 2 enbor moztu beharko dituzte.