Uhin elektromagnetikoei buruz hitz egingo dute gaur Legazpin
Gaur, 18:30ean, Legazpiko Agenda 21eko foroak bilera egingo du udaletxean. Uhin elektromagnetikoei buruz hitz egingo dute: zer diren, zer eragin eduki dezaketen osasunean eta zein neurri har daitezkeen beraiengandik babesteko. Bilerak 90 minutu iraungo du eta herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta daude.