Kontzientzia Moreak taldeak, Goierriko beste hainbat emakume taldek babestuta, Emakumeen Mundu Martxak zertan datzan azaldu du
Emakumeen Mundu Martxaren IV. ekitaldiko furgonetak eta autoak
urriaren 2an iritsiko dira Beasainera. Martxarako giroa prestatu asmoz 1995. Quebec-eko (Kanada) emakume mugimenduak abiarazitako martxaren nondik norakoa azaldu dute Kontzientzia Moreak taldeko kideek Beasainen. 1995.koa Ogiaren eta Larrosen Martxa izendatu zuten eta 15.000 pertsona batu zituen. 2000. urtean martxa mundu zabalera ireki nahi izan zuten, mundu mailan demokrazia, itxaropena, berdintasuna eta bakea aldarrikatu asmoz. Aurtengoa –bost urtean behin egiten dute– Goierritik igaroko da aurreko martxoaren 8an
Kurdistanen eta urriaren 17an
Lisboan (Portugal) amaituko delarik. Oraingoan, martxaren ikur komuna
haziak dira
elikadura burujabetzaren aldeko borroka gogoan.
Martxaren eskakizunak: guztien ongizatea, elikadura subiranotasuna eta baliabide zein bioanzitasunerako irismena; bakea eta desmilitarizazioa; emakumeen lana ikustaraztea eta emakumezkoen aurkako bortxakeria beren gorputza, bizimodua eta sexualitatea kontrolatzeko tresna den adinean.
Landareak landatzen Beasainen
Prentsaurrekoaren ondoren landare moreak landatu dituzte Beasaingo geltoki aurreko biribilgunean eta bihar 12:00etan Ataungo San Martin plazan landaketa egingo dute.
Martxaren iritsierarekin batera ekintzak antolatu dituzte, izan ere, goizez ailegatuko da Beasainera Tolosatik. Emakumeen Mundu Martxako karabana Beasaingo frontoian geldialdia egingo du eta ekitaldia handia egingo dute haiek agurtzeko. Arratsaldean segida emango diote egitarauri goizean nahi beste jendek ezingo baitu parte hartu.
- 20:15ean Marijo Imazek eta Maddi Imazek hitzaldia emango dute: Pertsona naiz, ez transexuala.
- 21:30, afaria egingo dute plaza azpian
- 23:00etan Mor Morek kontzertua eskainiko du.
Kontzientzia Moreak taldeko kideek gaurko agerraldian EMM Ordizia, Kimetz Ordiziako emakume taldea, Segurako talde feminista, Ataungo Biboletan eta Asmuberen babesa jaso dute. Bide batez, aurtengo martxan ikur komun den hazien harira, Beizamako Uztaro kooperatibari eta Euskal Herriko Hazien Sareari eskerrak eman dizkiete jasotako laguntzagatik.