Jatorri desberdinetako goierritarren integrazioa du helburu ekitaldiak. 150 lagunentzako paella egiten ari dira plaza azpian.
Bategite elkarteak antolatuta Etorkinen festa ari dira ospatzen Beasainen.
Etorkinen integrazioaren alde lan egiten duen Bategite elkarteak antolaturik,
Etorkinen festa ari dira ospatzen gaur Beasainen. Loinazko San Martin plazan dute festagunea. Goian, haima bat jarri dute algeriarrek eta mendebaldeko sahararrek; herritarrek nolakoa den ikusteko. Eta bertaratzen direnen artean tea banatzen ari dira.
Plaza azpian, berriz, 150 lagunentzako paella prestatzen ari dira jatorri desberdineko goierritarrak. Dohainik jateko aukera izango da. Maliko, Pakistan Marokoko eta Nepalgo janaria dastatzeko aukera ere izango da goizean zehar.
Arratsaldean, 16:30etik 20:00etara hennarekin eskuak margotuko dituzte eta 18:00etatik 20:00etara, Marokoko Chahrazad musika taldearen jardunarekin amaituko da festa.
Haima bat jarri algeriarrek eta mendebaldeko sahararrek.
Haima bat jarri algeriarrek eta mendebaldeko sahararrek.