Gabiriako 24 lagunek erromesaldia egin dute Arantzazura
Igandean, urteroko ohiturari jarraituz, erromesaldia egin zuten gabiriarrek Arantzazuko santutegira. 24 lagun joan ziren. Goizean abiatu ziren Gabiriatik, autobusez, eta meza entzun zuten. Herriko bi apaizek lagundu zieten hango fraideei meza ematen: Koldo Sarasolak eta Jesus Mari Iturriotzek. Ondoren, Hospederian bazkaldu zuten, giro ederrean.