Lazkao, Imazen errekor tokia
Anouar Dabab garaileak 29:10 minutuko marka jarri du. Elena Loyo arabarrak irabazi du nesketan, berriz. Lasterketa 506 lagunek bukatu dute, inoizko parte-hartze txikienaJosetxo Imazen oroimeneko hiru lasterketa jokatu dira, 15 urteotan, Lazkaon hasi et...
Anouar Dabab garaileak 29:10 minutuko marka jarri du. Elena Loyo arabarrak irabazi du nesketan, berriz. Lasterketa 506 lagunek bukatu dute, inoizko parte-hartze txikiena
Josetxo Imazen oroimeneko hiru lasterketa jokatu dira, 15 urteotan, Lazkaon hasi eta bukatu. Eta bitan errekorrak hautsi dituzte. Bere horretan jada markak jartzeko markak puskatzen ari da. Igandean, gizonezkoen irabazle Anouar Dabab marokoarrak jarri zuen sabai berria: 29:10 minutu, 10 kilometro egiteko. Kamel Zianik 2007tik zeukan denbora puskatu du (29:21).Eta ez Dabab-ek bakarrik. Lehen hirurek gainditu dute marka zaharra: bigarren Elhassan Oubaddi izan zen, iazko irabazlea (29:12), eta hirugarren Hamid Ben Dadoud herkidea (29:20).
Emakumezkoetan, Trihas Gebrek dauka errekorra, 2011n Lazkaon jarria (33:03). Aurten, Elena Loyo arabarrak errepikatu du garaipena (36:33), Elena Silvestre espainiarraren (37:21) eta Maitane Guerrero hernaniarraren (38:18) aurretik.
Dabab-ek 3. kilometrorako tartea ireki zien herkideei. Bide erdia 14:15ean osatu zuen, eta 80 metroko tartea atera zion Oubaddiri Beasainen. Azkenerako, ia harrapatu zuen atzetik, ordea.
Markak, beste alderakoak ere izan ditu, alabaina, Imaz probak. Parte-hartzea inoizko baxuena izan da. 506 korrikalarik bukatu dute lasterketa. Orain arte, 2001eko estreinako ekitaldiak bakarrik zeukan kopuru txikiagoa (569 lagun). Proba aniztasun «ikaragarria» egoteari egotzi dio Txindoki talde antolatzaileak.
Ia bostehun ume
Hala eta guztiz, «oso pozik» dira antolatzaileak. Aurretik, umeen korrikaldietan bostehun-bat umek parte hartu dute, inoizko gehien. Geroa ziurtatuta dago.













