Urria, kulturaz gozatzeko hila
Familia giroan kultura partekatzeko ‘Hip-Hip Ürri!’ egitasmoa asteburuan abiatuko da. Goierri beheko 16 herritan 39 kultur jarduera egingo dira urriko asteburuetan
‘HIP-HIP ÜRRI!’ GOIERRIKO AGENDA. URRIAK 3 ETA 4 URRIAK 3, LARUNBATA Beasain. Gurpil festa Loinazko San Martin plazan (16:00-20:00). Erakustaldiak eta tailerrak ere egingo dira. Bi urtetik gorakoentzat. Antolatzaileak: Beasaingo Udala, Txilibutxof, Jazpana eta Orekan Bizi naiz. Ordizia. Ipuinak familia artean (Mertxe Aizpurua), liburutegian (11:00-12:00); Muxiko ikastaroa eta dantza tailer irekia Plaza Nagusian (17:30-18:30); Familia artean antzerkia tailerra Barrena kultur etxean (10:00-13:30 eta 16:00-19:30). Hiru urtetik gorako haurrentzat. Helduek 3 euro ordaindu behar dute. Aurrez eman behar da izena: urrupantzerkia@gmail.com. Ormaiztegi. 3D argazkigintza: XIX. mendean eta orain tailerra Zumalakarregi museoan (11:30-14:00). Zazpi urtetik gorako haurrentzat. Helduek 2 euro ordaindu behar dute (bi haur gehienez heldu bakoitzeko) URRIAK 4, IGANDEA Altzaga. Baserri giroa ezagutuaz mendi ibilaldia eta bisita gidatua (11:00-14:00). Altzagaratera igo, hamaiketakoa egin eta Abaliak auzoko baserri bat bisitatu. Lau urtetik gorako haurrentzat. Idiazabal. Familia-Zuhaitzak arabieraz tailer irekia plazan (18:00-20:00). Idiazabalen bizi diren marokoarrek euskal izenak arabieraz idazten irakatsiko diete parte-hartzaileei. Lau urtetik gorako haurrentzat. Zegama. Bost zentzuak egurrean tailer irekia Anduetza parketxean (11:00-12:30). Hiru urtetik gorako haurrentzat. Urriaren 3rako eman behar da izena Anduetzara deituta: 943 80 21 87.