Herri jabetzako etxebizitza errentan atera du udalak
ITSASONDO // Itsasondoko Udalak errentan emango du Kale Nagusiko 7 zenbakian duen etxebizitza. Lehiaketa bidez izendatuko dute. Hileko 250 euroko errenta edukiko du, eta urtebeterako hartu beharko da. Udaletxean eskatu behar da informazio gehiago.