Eskola garraioari buruzko trafiko kanpaina egingo dute Beasainen
Udaltzaingoak autobusetan uhala erabiltzea derrigorrezkoa dela gogoratu du
Urriaren 6tik 9ra bitartean, eskola garraioari buruzko trafiko kanpaina eramango du aurrera Beasaingo Udaltzaingoak. Kanpaina hau, Beasainen 2015erako antolatu diren trafikoaren inguruko ekintzen barruan kokatzen da.
Kanpaina honen hasieraren berri emateaz gain, Beasaingo udalak eskola garraioa erabiltzen dutenei jakinarazi die autobusetan derrigorrezkoa dela bidaiarientzako segurtasun uhala erabiltzea.












