Bealak taldeko 30 korrikalari Orreaga-Zubiri maratoi erdian
Koldo Agirrek, Elena Calvillok eta Aintzane Mendizabalek sariak ekarri dituzte.
Beasaingo Bealak korrikalari taldeko 30 korrikalarik Orreaga eta Zubiri arteko maratoi erdian parte hartu zuten atzo. Donejakue bidean barrena egiten den lasterketa da. Ia mila korrikalarik parte hartu zuten. Beasaindar guztiek erronka bete zuten eta lasterketa bukatzea lortu zuten.
Hiru sari ere ekarri zituzten Beasaina.
Koldo Agirrek 7. egin zuen sailkapen orokorrean. Elena Calvillok 2. egin zuen emakumezkoetan eta 1. beteranoetan. Aintzane Mendizabal 2. izan zen 50 urtetik gorako emakumezkoetan.