Elgoibarko saioan puntu gutxien lortu dituen bertsolaria izan da Urdangarin
www.bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako beste saio bat jokatu da asteburuan, oraingoan Elgoibarren. Ordezkari goierritar bakarra aritu da kantuan, Iban Urdangarin ataundarra, eta saioko puntu gutxien lortu dituen bertsolaria izan da. Manu Goiogana izan da saioko irabazlea, 428 punturekin, eta haren atzetik sailkatu dira Oihana Iguaran (423,5), Manex Mujika (417,5), Unai Muñoa (407,5), Iñigo Gorostarzu (403) eta Iban Urdangarin (397,5).
Asteburu honeta Igartzabal eta Urteaga
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak asteburu honetan izango du final zortzirenetako fasearen amaiera. Bi saio jokatuko dira, larunbatean Arrasaten eta igandean Adoainen. Arrasateko saioan parte hartuko du Aratz Igartzabal gabiriarrak, eta igandekoan Gemma Urteaga beasaindarrak.
Igartzabalek Eneritz Artetxe, Egoitz Izagirre, Felix Zubia, Haritz Casabal eta Iñaki Gurrutxaga izango ditu aurkari Amaia antzokian. 17:30ean hasiko da saioa, eta Asier Iriondo legazpiarra izango da aurkezlea.
Igandeko saioa Bastero kulturgunean izango da, eta Urteagarekin batera Ibai Esoain, Jokin Uranga, Antton Fernandez, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi ariko dira kantuan. Saioa 17:30ean hasiko da, eta Iñaxio Usarraldek egingo ditu aurkezle lanak.
Bi saioetarako sarrerak