Jon Erguinek zortzigarren egin du maratoi neurriko mendi bizikleta frogan.
Iker Baztarrikak Huelvako proba irabazi du.
Trigoi taldeko txirrindulariek emaitza onak eskuratu dituzte asteburuan.
Ataunen bizi den
Iker Baztarrika beasaindarra Huelva hiriko (Andaluzia, Espainia) garaile izan zen larunbatean, Iberman Ironman neurriko triatloiean.
Idiazabalen bizi den
Jon Erguin beasaindarra, berriz, Orbea Orca taldearekin, 8. postuan helmugaratu zen igandean, Azores irletan (Portugal) jokatu zen maratoiaren neurriko mendi bizikleta frogan. Munduko koparen barruko proba zen, eta maila handiko partaidetza izan zen lasterketan. Zortzigarren postuarekin, datorren urteko munduko txapelketarako txartela eskuratu du.