Lasak aurrera egingo du lau t'erdikoan, Irribarriak ez
Lau t’erdiko pilota txapelketan ari diren bi goierritarretatik batek lortu du lehiaketan aurrera egitea. Aritz Lasa urretxuarrak Elezkano mendean hartzea lortu du, bi tantoko aldearekin (22-20). Zallan jokatu zuen atzo partida Lasak, eta Lekunberrin (Nafarroa) jarraituko du txapelketarekin. Igandean du hurrengo partida, Altunaren aurka. Bigarren faseko partida 17:00etan hasiko da.
Iker Irribarria aramarrak, baina, ezin izan zuen larunbatean Olaetxea mendean hartu. Partida estua izan zen, eta markagailuak ere hala erakusten du. Gogor jokatu zuen Irribarriak, eta azkenean 22-21 gailendu zen Olaetxea Tolosako pilotalekuan.