Oripavik autobiografia egiteko aukera ematen die adinekoei
Oripavi elkartean beraien bizitza laburtzen duen dokumentua ondorengoei uzteko aukera ematen die adineko pertsonei. Tailer hau 65 urtetik gorakoei zuzendua dago. Bakoitzak bere bizitzaren istorioa jasoko du, testu eta argazkiekin,
Oripavi elkartean beraien bizitza laburtzen duen dokumentua ondorengoei uzteko aukera ematen die adineko pertsonei. Tailer hau 65 urtetik gorakoei zuzendua dago. Bakoitzak bere bizitzaren istorioa jasoko du, testu eta argazkiekin, hurrengo belaunaldiei uzteko. Tailerrak 4-6 hilabete iraungo du. Guztira, 15 aldiz elkartuko dira. Amaieran, parte hartzaile bakoitzak bere autobiografiaren ale bat jasoko du eta honen kopiak egiteko aukera egongo da. Egitasmoa asteazken honetan aurkeztuko dute, 17:30ean, Urretxuko jubilatuen etxean.