Patxi Arrondok eta Naiara Peñagarikanok irabazi dute Osinalde bola txapelketa
Larunbatean jokatu zuten, Gabiriako Alkainburu bolatokian.
Larunbat arratsaldean 22. Osinalde bola txapelketa jokatu zuten Gabiriako Alkainburu bolatokian. Patxi Arrondok irabazi zuen gizonezkoetan, eta Naiara Peñagarikanok emakumezkoetan.
Txapelketaren ondoren, Deba harategiko odolki sorta eta bi saski zozkatu zituzten bertaratutakoen artean. Migel Burugainek irabazi zuen odolki sorta; saskiak, berriz, Felix Imazek eta Axier Gurrutxagak.
Sailkapena.
Gizonezkoak:
- Patxi Arrondo.
- Andoni Berasategi.
- Antonio Goenaga
- Pedro Lazkano
- Luis Aizpeolea
- Haritz Maiz
- Mikel Mandiola
- Iñaki Maiz














